lunes, 9 de noviembre de 2009

testu birsartua aprobak


Klik programaren jarduerak oso azkar hedatu dira Katalunia osoko Lehen Hezkuntzan, estatu espainiarrean ere erabiltzen dira eta bere mugetatik at ere erabiliko direla dirudi. Programa hainbat hizkuntzatara itzuli da, eta Katalunian bezala, Lehen Hezkuntzako programa erabilien bihur liteke. Artikulu honetan programa horren garapenetako bat aztertzen da eta ikastetxeetan izan duen arrakastaren zergatiak azaltzen dira. Egindako analisia Bartzelonako Lehen Hezkuntzako ikastetxe batean burututako ikerketa zabalago baten barruan kokatzen da (Bosco, 2000). Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Hurbilpen labur bat Klikera

Klik programa informatiko bat da eta bere ezaugarri nagusia, aurretik erabakitako oinarrizko eredu batzuetatik abiatuta, jarduera hezitzaileak sortzea da. Abantailetako bat honakoa da: jarduera horien edukiak eskola curriculumeko alderdi guztiak barne hartzen dituela. Izatez, ia arlo guztietarako aplikazioak daude.

Modu laburrean esanda, jarduera horiek honako eredu hauek barneratzen dituzte:buruhausgarriak, elkarketak, letra zopak, gurutzegramak eta testu ariketak. Buruhausgarriak, letra zopak eta gurutzegramak hitz horiekin beraiekin ezagutzen ditugun ohiko jokoak dira. Hartzailearen arabera zailagoak edo errazagoak izan ohi dira eta normalean zailtasun txikienetik handiagorako ordenean aurkezten dira. Elkarketetan, ematen den aginduaren arabera, bi taula desberdinetako edukiak ordenatu behar izaten dira. Taula horietako lauki kopurua berdina izan daiteke(ikus 2. irudia), edo konplexuagoa denean, jatorrizko taulako laukiak taula hartzailean laukirik gabe geldi daitezke edo bi lauki lauki berberarekin lotuta geldi daitezke. Elkarketa ekintzen barruan informazio pantailak ere sartzen dira. Izenak berak dioen bezala, informazioa aurkeztu baino ez dute egiten(ikus 1.go irudia). Ondoren datozen jarduerak aurkezteko balio dute. Informazio pantailen edukia testua, irudia, zenbakiak eta abar izan daitezke. Azkenik, erantzun idatzia izeneko jarduerak daude. Testua sartuz erantzuten dira eta, horretarako, ordenagailuaren teklatua erabiltzen da. Hainbat ariketa mota daude: hutsuneak bete, testuak osatu, hitzak identifikatu, hitzak ordenatu, paragrafoak ordenatu... Baina oinarria berbera da guztietan: galdera bati erantzuteko hitzak edo testua sartzea, aukeratzea edo aldatzea.1

Lehen esan bezala, oinarrizko eredu honek curriculumeko arlo guztietako jarduerak garatzeko aukera ematen du. Programa honen balio hezitzailea baloratzeko, Matematikarako egindako jarduera pakete bat aztertu zen. Arlo horrek 5. eta 6. mailako curriculumeko eduki garrantzitsuak biltzen ditu. Azterketak Kemmis-en (1977) kategorietan oinarrituz egin ziren (artikulu honetan aurrerago azalduko dugu eskematikoki).









No hay comentarios:

Publicar un comentario