lunes, 2 de noviembre de 2009

informazioaren gizartea


Azken urteotan gizartean izugarrizko aldaketak gertatu dira. Eskulan askoko eta maila teknologiko baxuko etapa industrialetik informazioaren eta ezagutzaren gizartera pasatu gara. Gizarte berri horretan informazioaren eta komunikazioen teknologiak garatu dira, eta herritarrak, enpresak nahiz Herri Administrazioak berehala eta mugarik gabe informazioa eta ezagutzak lortzeko, gordetzeko, prozesatzeko eta banatzeko ahalmena eskuratu dute.

Errealitate berri honetan, erabilerraztasuna, konektibitatea eta elkarreragina bezalako kontzeptuak sortu dira. Kontzeptu horiek ohiko denbora eta espazio mugak gainditu dituzte, eta horrek eragin handia izan du gizartean, ekonomian eta politikan, bai eta pertsonen eguneroko bizitzan ere.

Liburu honetan Alonsotegin Informazioaren Gizartea bultzatzeko programa baten garapena ikus dezakegu.

Bideo honetan,informazioaren gizartearen eraginak ikus ditzakegu.

Gaur egun, teknologia berriak, leku guztietan aurkitzen dira eta gizartearen beharrizaneei aurre egiteko modu bat da. Teknologia berriak, gero eta gehiago erabiltzen dira, eta daukaten aldaketen abiadura izugarrizkoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario