jueves, 7 de enero de 2010

Alfabetizazio digitala

Bi bideo hauetan TTBB hezkuntzan izan ditzaketen aurrerapenak agertzen dira eta alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten dute, baina bi ikespegi desberdin emanez.

Lehenengo bideoan, http://www.youtube.com/watch?v=uXOgOJilARE
Teknologia berriak dakarren onurak azaltzen ditu. teknologia berrien eta alfabetizazio digitalari esker ematen diren aurrerapeneei eta aldaketeei buruz hitz egiten du.


Bigarren bideoa, http://blip.tv/file/941956/ aldiz, onurak azaltzeaz gain, arriskuak ere aipatzen ditu. Bigarren bideo honetan, alfabetizazio digitalaren garrantzia ere aipatzen du, alfabetizazio digitalak nahiz eta garrantzia handia eduki, kontu handiz jokatu behar dugu, ez dakigulako sarean nork dagoen

Nire ustez, teknologia berriak, hezkuntzan oso erabilgarriak dira hezkuntzan, baina erabili hasi baino lehen, oso argi eduki behar ditugu dituen onurak, arriskuak, erabilpenak... Gure papera irakasle moduan, oso garrantzitsua da, haurrek gure jarrera barneratzen dutelako etengabe. Horregatik, oso garrantzitsua da teknologia berriak ondo erakustea, gauza onak eta txarrak barneratzeko eta teknologia berriak hezitzeko modu bat bihurtzeko, arriskuak ekidituz.

lunes, 16 de noviembre de 2009

blogak hezkuntzan????

Irakasleak, emandako blog batzuen helbideak ikusi eta gero, blogak hezkuntzan oso baliogarriak direla konturatu naiz. Blogen bitartez, haurrei, oso modu dibertigarri eta didaktiko baten bidez ikasteko aukera ematen zaielako eta IKT ak sustatzen direlako. Gainera, gaur egun, teknologia berriei garrantzia handia ematen zaie eskolan, eta gero eta gehiago. Horregatik, nire ustez hainbat eta lehenago hasi, gero eta hobeto izango da haurren garapenerako.

Irakasleen arteko harremana sustatzeko oso aukera ona da, baita ere, ideiak eta jarduerak: ipuinak, jolasak, abestiak...partekatzeko. Nire ustez, blogei esker, irakasleen arteko ideiak partekatzea eta komunikazio sare hori sortzea oso interesgarria da. Dituzten arazoak komentatzeko eta irtenbideak ateratzeko adibidez.

Blogak ere, gurasoekin komunikatzeko erabili ahal dugun tresna da. Gaur, egun, lana eta denbora falta dela eta, batzuetan, gurasoekin biltzeko aukera ez dugunez, blogen bitartez beraiekin komunikatzeko eta zalantzak argitzeko oso baliogarria dela pentsatzen dut. Bertan, hitzorduak, klasean egindako ekintzak, haurren argazkiak... ipini daiteke, gurasoek ikusteko.

Beraz, blogak, hezkuntzan oso baliogarriak direla esan dezakegu. Gainera, gaur egun, etxe guztietan ordenagailu bat gutxienez dagoenez, oso erabilgarria eta erosoa da blogen bitartez komunikatzea, beti ere, informazioa kontrolatzen.

lunes, 9 de noviembre de 2009

testu birsartua aprobak


Klik programaren jarduerak oso azkar hedatu dira Katalunia osoko Lehen Hezkuntzan, estatu espainiarrean ere erabiltzen dira eta bere mugetatik at ere erabiliko direla dirudi. Programa hainbat hizkuntzatara itzuli da, eta Katalunian bezala, Lehen Hezkuntzako programa erabilien bihur liteke. Artikulu honetan programa horren garapenetako bat aztertzen da eta ikastetxeetan izan duen arrakastaren zergatiak azaltzen dira. Egindako analisia Bartzelonako Lehen Hezkuntzako ikastetxe batean burututako ikerketa zabalago baten barruan kokatzen da (Bosco, 2000). Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Hurbilpen labur bat Klikera

Klik programa informatiko bat da eta bere ezaugarri nagusia, aurretik erabakitako oinarrizko eredu batzuetatik abiatuta, jarduera hezitzaileak sortzea da. Abantailetako bat honakoa da: jarduera horien edukiak eskola curriculumeko alderdi guztiak barne hartzen dituela. Izatez, ia arlo guztietarako aplikazioak daude.

Modu laburrean esanda, jarduera horiek honako eredu hauek barneratzen dituzte:buruhausgarriak, elkarketak, letra zopak, gurutzegramak eta testu ariketak. Buruhausgarriak, letra zopak eta gurutzegramak hitz horiekin beraiekin ezagutzen ditugun ohiko jokoak dira. Hartzailearen arabera zailagoak edo errazagoak izan ohi dira eta normalean zailtasun txikienetik handiagorako ordenean aurkezten dira. Elkarketetan, ematen den aginduaren arabera, bi taula desberdinetako edukiak ordenatu behar izaten dira. Taula horietako lauki kopurua berdina izan daiteke(ikus 2. irudia), edo konplexuagoa denean, jatorrizko taulako laukiak taula hartzailean laukirik gabe geldi daitezke edo bi lauki lauki berberarekin lotuta geldi daitezke. Elkarketa ekintzen barruan informazio pantailak ere sartzen dira. Izenak berak dioen bezala, informazioa aurkeztu baino ez dute egiten(ikus 1.go irudia). Ondoren datozen jarduerak aurkezteko balio dute. Informazio pantailen edukia testua, irudia, zenbakiak eta abar izan daitezke. Azkenik, erantzun idatzia izeneko jarduerak daude. Testua sartuz erantzuten dira eta, horretarako, ordenagailuaren teklatua erabiltzen da. Hainbat ariketa mota daude: hutsuneak bete, testuak osatu, hitzak identifikatu, hitzak ordenatu, paragrafoak ordenatu... Baina oinarria berbera da guztietan: galdera bati erantzuteko hitzak edo testua sartzea, aukeratzea edo aldatzea.1

Lehen esan bezala, oinarrizko eredu honek curriculumeko arlo guztietako jarduerak garatzeko aukera ematen du. Programa honen balio hezitzailea baloratzeko, Matematikarako egindako jarduera pakete bat aztertu zen. Arlo horrek 5. eta 6. mailako curriculumeko eduki garrantzitsuak biltzen ditu. Azterketak Kemmis-en (1977) kategorietan oinarrituz egin ziren (artikulu honetan aurrerago azalduko dugu eskematikoki).









domingo, 8 de noviembre de 2009

PROMETEUS: THE MEDIA REVOLUTION





Bideoa komunikabideen aurrerakuntzei buruzkoa da. Komunikabideek egin dituzten bilakaera eta ordenagailuen eta Interneten eboluzioa azaltzen da. Honen eraginez, mundu berri bat sortu dela esan dezakegu. Garapena oso handia dela ikus dezakegu bideo honen bitartez, eta lehengo komunikabideak (irratia, telebista, egunkariak...) galtzeko arriskuan jartzen direla konturatzen gara.

Bideoa ikusi eta gero, etorkizunean, komunikabide berriak izango duten eraginaz konturatu naiz. Komunikabide berri hauekin, beste komunikabide batzuk galduko diren ala ez, pentsatzen hasi naiz. Bideoan, galduko direla esaten du, baina nire ustez, ez dira galduko, haien erabilera murriztuko da baina ez dira guztiz galduko.
Baita ere, Internet izandako garapenaz ohartu egin naiz. Lehen, ez genuen Internet erabiltzen egunero eta hainbat gauza egiteko, gaur egun, aldiz, Internet guztiz beharrezkoa da gure egunerokotasunarako.

Gaur egun, haurrak, eskolan, txiki-txikitatik ikasten dute odenagailu bat zer den, zertarako erabiltzen den, eta zein den ordenagailu baten funtzionamendua. Horregatik, irakasleak teknologia berriei buruz hainbat jakintza izan beharko ditu eta etengabe berrizten joan beharko da. Baina, irakasleak beste komunikabide batzuk ere landu behar ditu; egunkaria, irratia, telebista...hauek ez desagertzeko.

lunes, 2 de noviembre de 2009

informazioaren gizartea


Azken urteotan gizartean izugarrizko aldaketak gertatu dira. Eskulan askoko eta maila teknologiko baxuko etapa industrialetik informazioaren eta ezagutzaren gizartera pasatu gara. Gizarte berri horretan informazioaren eta komunikazioen teknologiak garatu dira, eta herritarrak, enpresak nahiz Herri Administrazioak berehala eta mugarik gabe informazioa eta ezagutzak lortzeko, gordetzeko, prozesatzeko eta banatzeko ahalmena eskuratu dute.

Errealitate berri honetan, erabilerraztasuna, konektibitatea eta elkarreragina bezalako kontzeptuak sortu dira. Kontzeptu horiek ohiko denbora eta espazio mugak gainditu dituzte, eta horrek eragin handia izan du gizartean, ekonomian eta politikan, bai eta pertsonen eguneroko bizitzan ere.

Liburu honetan Alonsotegin Informazioaren Gizartea bultzatzeko programa baten garapena ikus dezakegu.

Bideo honetan,informazioaren gizartearen eraginak ikus ditzakegu.

Gaur egun, teknologia berriak, leku guztietan aurkitzen dira eta gizartearen beharrizaneei aurre egiteko modu bat da. Teknologia berriak, gero eta gehiago erabiltzen dira, eta daukaten aldaketen abiadura izugarrizkoa da.

lunes, 26 de octubre de 2009

irudia


Hemen irudi bat sartuko dut orain.

estekak sartzen

Hemen, estekak, link edo hiperbinkulo bat sartuko dugo. Horretarako, joango gara helbide honetara eta helbide bideo hau ikusiko dugu.