domingo, 8 de noviembre de 2009

PROMETEUS: THE MEDIA REVOLUTION





Bideoa komunikabideen aurrerakuntzei buruzkoa da. Komunikabideek egin dituzten bilakaera eta ordenagailuen eta Interneten eboluzioa azaltzen da. Honen eraginez, mundu berri bat sortu dela esan dezakegu. Garapena oso handia dela ikus dezakegu bideo honen bitartez, eta lehengo komunikabideak (irratia, telebista, egunkariak...) galtzeko arriskuan jartzen direla konturatzen gara.

Bideoa ikusi eta gero, etorkizunean, komunikabide berriak izango duten eraginaz konturatu naiz. Komunikabide berri hauekin, beste komunikabide batzuk galduko diren ala ez, pentsatzen hasi naiz. Bideoan, galduko direla esaten du, baina nire ustez, ez dira galduko, haien erabilera murriztuko da baina ez dira guztiz galduko.
Baita ere, Internet izandako garapenaz ohartu egin naiz. Lehen, ez genuen Internet erabiltzen egunero eta hainbat gauza egiteko, gaur egun, aldiz, Internet guztiz beharrezkoa da gure egunerokotasunarako.

Gaur egun, haurrak, eskolan, txiki-txikitatik ikasten dute odenagailu bat zer den, zertarako erabiltzen den, eta zein den ordenagailu baten funtzionamendua. Horregatik, irakasleak teknologia berriei buruz hainbat jakintza izan beharko ditu eta etengabe berrizten joan beharko da. Baina, irakasleak beste komunikabide batzuk ere landu behar ditu; egunkaria, irratia, telebista...hauek ez desagertzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario