lunes, 26 de octubre de 2009

irudia


Hemen irudi bat sartuko dut orain.

estekak sartzen

Hemen, estekak, link edo hiperbinkulo bat sartuko dugo. Horretarako, joango gara helbide honetara eta helbide bideo hau ikusiko dugu.

informazioaren gizartea

Espazio honetan, bideo bat sartuko dut froga moduan.

jueves, 22 de octubre de 2009

Tim O'Reilly

Tim O'Reilly, Cork-en (Irlanda) jaio zen 1954. urtean. O'Reilly Media argitaletxearen sortzailea eta mahaiburua da, eta Software askea bultzatzen du. Tim, Web 2.0 sormenean eta Perl lengoaiaren garapenean hartu zuen parte. Tim, hasiera batean, literatura ikasketak egin zituen eta Harward unibetsitatean lizentziatu egin zen, baina informatika munduan berehala murgildu zen. 1992. urtean, The Whole Internet User's Guide & Catalog idatzi eta argitaratu egin zuen. Liburu hau, Internet-ari buruzko lehen liburua izan zen. 1993. urtean, "Global Network Navigator" sortu zuen, lehenengo portala zena eta geroago, AOL izena hartu zuena. 2000.urtean, Safari Books Online sortu zuen, liburuak interneten bidez erosteko aukera berria zena. 2004. urtean, Web 2.0aren aurkezpena egiteko egin zuten koferentzia batean parte hartzen du.

domingo, 18 de octubre de 2009

bideoaren iruzkina



Testua lineala da eta lerroka idazten da, baina testu digitala ezberdina da. Testu digitala malguagoa eta mugikorragoa da, HYPER testua da, hipertestuak hain zuzen.
Hipertestuetan, edonon eta edonork sor ditzake loturak.

Edukiak, formatua alde batera utzita, edozein erabiltzaileari datuak edo edozein informazio igotzeko aukera ematen du.

Blogaren bitartez, mundo oso zabal bat irekitzen da, informazioa, bideoak, argazkiak...bertan daude.

Eta garrantzitsuena, informazioaren kudeatzaileak, gu geu gara. Gu gara web!!!!

Bideo hau ikusi eta gero, web orrialdeen aurrerapausoak oso nabariak eta handiak izan direla konturatu naiz. Lehen, web orrialde bat izatea nahiko zaila zen, baina gaur egun, aldiz, guztiok web orrialde baten kudeatzaileak izateko aukera dugu.

Oso modu interesgarria iruditzen zait, informazioa emateko eta jasotzeko, eta hainbat gauza besteekin konpartitzeko; iritziak, argazkiak, bideoak... GU GARA WEB!!

viernes, 16 de octubre de 2009

Egunerokoa (2009-10-05)

Gaurko klase teorikoan, Web 2.0-ari buruzko teoria eta informazioa jaso dugu:
- Web 2.0 aurretikoak
- Web 2.0 zer den
- Web 1.0 zer den
- Web 1.0 eta web 2.0 arteko desberdintasunak
- Web 2.0 ko aplikazioak

Web 2.0 2004.urtean sortu zen (Tim O’Really), komunikatzeko sistema aurreratua izanda. Informazioa sortzeko sistema soziala da eta erabiltzailea, informazio sortzailea da. Web 2-0-ren arima, erabiltzaileen parte-hartzea, komunikazioa, elkartrukatzea eta lankidetza da. Web 1.0, aldiz, nabegatzaile baten bitartez ikus dezakegu soilik, eta editorea, webmasterra da.

Klase praktikoan, aldiz, blog bat zer den ikusi dugu (diapositiben bidez) eta bakoitzak bere bloga sortu du. Blog bat, fitxategi batez osatuta dago eta bertan informazio desberdina azaldu dezakegu. Blogari hasiera emateko, bakoitzak bere blogaren sarrera egin du, eta bideo bat sartu dugu, bideoak, blogean nola eranzten diren ikasteko.

Oso interesgarria iruditu zitzaidan web2.0aren kontzeptuak eta garrantziak, eta baita ere blogaren sorrera. Blogen bitartez, hainbat informazio jaso eta ematen delako.

lunes, 5 de octubre de 2009

hona hemen bideo bat!!


Sarrera

Aupi!!!


Hemen nire blog berria aurkezten dizuet.


Astero, publikazio berriak egingo ditut, hezkuntzan aplikaturiko teknologia berriei buruz, eta interesgarriak iruditzen zaizkidan hainbat gauzei buruz.


Zuen gustokoa izatea espero dut!!