Gaurko klase teorikoan, Web 2.0-ari buruzko teoria eta informazioa jaso dugu:
- Web 2.0 aurretikoak
- Web 2.0 zer den
- Web 1.0 zer den
- Web 1.0 eta web 2.0 arteko desberdintasunak
- Web 2.0 ko aplikazioak
Web 2.0 2004.urtean sortu zen (Tim O’Really), komunikatzeko sistema aurreratua izanda. Informazioa sortzeko sistema soziala da eta erabiltzailea, informazio sortzailea da. Web 2-0-ren arima, erabiltzaileen parte-hartzea, komunikazioa, elkartrukatzea eta lankidetza da. Web 1.0, aldiz, nabegatzaile baten bitartez ikus dezakegu soilik, eta editorea, webmasterra da.
Klase praktikoan, aldiz, blog bat zer den ikusi dugu (diapositiben bidez) eta bakoitzak bere bloga sortu du. Blog bat, fitxategi batez osatuta dago eta bertan informazio desberdina azaldu dezakegu. Blogari hasiera emateko, bakoitzak bere blogaren sarrera egin du, eta bideo bat sartu dugu, bideoak, blogean nola eranzten diren ikasteko.
Oso interesgarria iruditu zitzaidan web2.0aren kontzeptuak eta garrantziak, eta baita ere blogaren sorrera. Blogen bitartez, hainbat informazio jaso eta ematen delako.
viernes, 16 de octubre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario