
Irakasleen arteko harremana sustatzeko oso aukera ona da, baita ere, ideiak eta jarduerak: ipuinak, jolasak, abestiak...partekatzeko. Nire ustez, blogei esker, irakasleen arteko ideiak partekatzea eta komunikazio sare hori sortzea oso interesgarria da. Dituzten arazoak komentatzeko eta irtenbideak ateratzeko adibidez.
Blogak ere, gurasoekin komunikatzeko erabili ahal dugun tresna da. Gaur, egun, lana eta denbora falta dela eta, batzuetan, gurasoekin biltzeko aukera ez dugunez, blogen bitartez beraiekin komunikatzeko eta zalantzak argitzeko oso baliogarria dela pentsatzen dut. Bertan, hitzorduak, klasean egindako ekintzak, haurren argazkiak... ipini daiteke, gurasoek ikusteko.
Beraz, blogak, hezkuntzan oso baliogarriak direla esan dezakegu. Gainera, gaur egun, etxe guztietan ordenagailu bat gutxienez dagoenez, oso erabilgarria eta erosoa da blogen bitartez komunikatzea, beti ere, informazioa kontrolatzen.